Altzateko Jaun

Altzateko jaun, hor zaude nunbait
zure lurrera itzultzeko zai.
Gure_izatearen testigu zuzena
makurtu gabeko zuhaitz lerdena;
desertuko haizeak
legortu ez zuen lorea,
itxasoaren kolorea;
hor zaude zu.

Hamasei Salbe ta_hamalau Kredo
erderaz entzunagatik,
bazenekizun hori ez zela
sekulan guretzat egin.

Urrezko dukat eta dirua
ez dira engainu txarrak
bazter batera apartatzeko
lehengo sinismen zaharrak.

Merkatarien aldamenera,
amildegian goitik behera
oharkabean eroriko gera.
Baina guztiok jakin dezagun
bidea nundik dihoan:
Altzateko jaun,
hor zaude zu!

Bide batetik okertu gabe
esan dezagun bertsua

ixil-ixilik kanta dezagun
euskaldunen sekretua:
Herri zahar baten oharpen haiek
nola ditugun galduak
zenbat itxura alda lezazkeen
eguna hil zuen gauak.

Bidasoaren ezker-eskubi
udaberrian lore gorriak
ixilikako ur izkutua;
mendetan zehar kantu leguna,
noizbait latinez lurperatua
laister berpiztu behar duguna.

Hamasei Salbe…

Larun gainean sorginen dantzak
naba(r)itzen ditut arratsaldean;
lurrak badaki kontu ho(r)ien berri;
eta hor dago, ixil-ixilik.
Altzateko jaun…

Scroll to Top