Alduderi begiratzean

Hitzak eta Musika : Peio CHAUVIN

Mendi aldetik goizeko argia
Zerutik jautsi bakea
Pentzez pentze dabila
Etxez etxe plazara
Goxotasuna eta dirdira
Zuri eskainiak bezala

O Aldudeko egun-hastean

Hango bazterrez batzuk diote
Badela zerbait xarmazale
Edertasunaren alde
Fite ikus ditaike
Larrazkenean hainbat kolore
Ez ote dira pare gabe ?

O Alduderi so egoitean

Bizkar gainttoan izar eder bat
Abiatzen dela dakhusat
Gorde-leku batetarat
Ala oihan barnerat
Ene bihotza hunki balezat
Harekin joan nindaike harat

O Alduderi amodioan

Urrundik jina niz Alduderi beha amentsetan
Eta hegalez hunatekoan, arimaz gidaturikan
Udaberrian, zure izena, enetako esperantza

 

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
@GabidelaMaza: https://www.youtube.com/channel/UCgRGaFWbfqsDhG1zsJ0NzlQ
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Scroll to Top