Aintzinako bihotz
- Autorea(k): Mikel Laboa
Bihotz, buztinezko Bihotz,
Etxe ttiki bat zara,
Ahula, hauskorra, lau gelatako;
Lau, lau gelatan Bihotz,
Zenbat mamu dauzkazun,
Nola ikaratzen zaren, gauean;
Gau, gau batzutan Bihotz,
Hautsi egiten zara,
Lurrera jausi eltzetxo baten gisan;
Bihotz, jausitako Bihotz,
Ari zra intzirika,
Kexu zara, negar zara, oi Bihotz;
Zer, zer diozu Bihotz,
Ez zaitut konprenitzen
Zure hitza arrotza zait, bitxia;
Zeit, Einsamen Helian,
Abens grauen flammendes,
(Denbora, Helian bakartia,
Iluntzea, grisa, lamatan)
Ez zaitut konprenitzen, oi ene Bihotz;
Der Tod ist ein Meister,
Und du, zur Linken, du,
(Heriotza maisu bat da
Eta zu, siniestroa zu)
Ez zaitut konprenitzen, oi ene Bihotz;
Der, des menschen Sinn,
Von zweifeln voll,
(Gizonen patua
dudaz betea)
Ez zaitut konprenitzen, oi ene Bihotz;
Bihotz, antzinako Bihotz,
Ez al zara zaharregi,
Eta ilun, eta itxu, barregarri;
Ilun, ez da dena ilun,
Begirazazu leihotik,
Ikustazu baso hori,berdatzen;
Berde,zein berde dauden,
Basoko garo zuhaitzak,
Zein ixil eta lasai, arratsean;
Arrats, arrats hontan Baso,
Hartzazu ene Bihotza,
Buztinetik sortua da, zu bezala.