Agur Xiberoa (Bankako menditarrak)

Hasiera


https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Sorlekhia ützirik gazte nintzalarik,
Parisen sarthü nintzan korajez betherik,
plaseres gose eta bürian hartürik,
behar niala alagera bizi.
Bostetan geroztik nigar egiten dit, Xiberua zuri…
Agur Xiberua,
bazter güzietako xokhorik eijerrana!!
Agur sorlekhia,
zuri ditit ene ametsik goxuenak!!
Bihotzan ersitik bostetan elki deitadazüt hasperena
Zü ützi geroztik
bizi niz trixterik, abandonatürik,
Ez beita herririk,
Parisez besterik, zü bezalakorik!!
Palazio eijerretan gira alojatzen,
eta segür goratik aide freska hartzen
gaiñ behera soginez beitzait üdüritzen,
horri gañen nizala agitzen,
bene ez dira heben bazterrak berdatzen,
txoriek khantatzen!
Agur Xiberua…
Ametsa, lagün neza ni Atharratzerat,
ene azken egüna han igaraitea,
Orhiko txoriaren khantüz behartzera,
pharka ditzan nik egin nigarrak,
Hots, Xiberütarrak, aintzinian gora,
Üxkaldün bandera!!

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top