Agian bai, agian ez
- Autorea(k): Markos Untzeta
Ekilibrista diskoaren kantu hau zuzenean jo genuen Eibarko Coliseo antzokian 2023ko azaroaren 23ean. Eskerrak eman nahi dizkiet Naia, Angelo, Juleni bideoaren ekoizpenean egindako lanarengatik. Baita ere Eibarko udalaren kultur sailari eskainitako laguntzarengatik. Giovanni, Walter (audioaren masterizazioan ere parte hartu du), IƱaki eta Mikeli kantuaren prestaketan erakutsitako gogoagatik. Azkenik, Coliseoko langileei gure lana erraztearren eta, bereziki, Helmholtz organoa utzi zigun Jesus Maria Aguirre eta bere garraio eta mantenuan parte hartu zuen Call&Play-ri.
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
AGIAN BAI, AGIAN EZ
Agian bai, agian ez,
zer esan nahi du zure keinu horrek?
nirekin edo ni gabe,
auskalo zer den hobe.
Agian bai, agian ez,
ez dakit ondo zertan
nabilen. zurekin edo zu gabe,
ez dakit zer den hobe.
Ezbai une ziur gabe hauetan, orain
gozoa gero laster bilakatu geza.
Banoa, zatozela,
nonbait bideek egingo dute bat.
Goazen arin astirik galdu gabe,
badakit zer den hobe.
Agian bai, agian ez,
joko gaizto honetatik nahi dut irten.
Goazen arin astirik
galdu gabe, badakit
zer den hobe.
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music