1987 urriak 3
- Autorea(k): Pantxoa eta Peio
Urdin ilunez jauntzirik, argisentiko mamuak
Etxetan, ate leihoak puskatuta, sartu dira…
Ilunpean kortxilatu emazteak eta haurrak
Gizonak aldiz eraman Judu gaixoen modura…
Oroitmen ilun-hitsako urrats-soinu neurkatuak
Aterbeak suntsiturik, kaleaz jabetu dira…
Urriak hiru larunbata: Herri hunen Historian
Dolorezko hizkietan idatzirik gelditu da!
Hegoaldeak Madrileri errepresioaren zerga.
Iparraldeak Pariseri eskerrenonaren murduka…
Salkeriaren eskukada: ezpataren nabel hotza!
Estado arrazoiari ukatzen diogun eskaintza!
Gure_etorkizun bakarraz gira gu jabetu nahi!
Bortizkeri, torturari indar guziz kendu nahi!
Gure semeeri eman sortu izanaren gogoa!
CASSIN seme famatuaz, zer egin duk, oi
BAIONA???