1973 urtarrilak 13 (Eltzegor)
1973 urtarrilak 13
- Autorea(k): Eltzegor
Lorerik sortzen ez bada ere,
zuen emankizunaren ondorioz,
amodioz kantariari ateraerazi diozue kantua,
doinua hitzekin nahasirik doa.
Hoa, zoaz, zoazte pakean bederen,
pakerik ez baita hemen…
Bihotzetik bururaino, hanka esku dardarretan,
sentipenaren ildoak kontzientzia bihurtzean,
oharpen argi adierazgarri izaten dira benetan,
agerkunde estimagarri sumarazten den unean.
Barneko sentimenduak eman dion buruari,
lan nekeza eta zaila dagokio kantuari,
kanta sakona eskeini nahi diogu, benetan,
gure herriari, edonor euskaldun,
gizon xehe bihur dadin abeslari!!
…………………………………………………………………………….
Eltzegor taldearen kantu bat, beraien lehen diskotik, “Ebihotz”. 1984. urtean ekoiztu zuten, IZ estudioetan, Anje Katarainekin.
Juantxo Garzia, ahotsa
Joxemari Ostolaza “Xalbardin”, ahotsa
Fernando Unsain, ahotsa
Marco Jossie, ahotsa
Jakes Etxeberria, musika
Benito Zubeldia, musika
Juan Mari Beltran, dultzainak ta klarinetea
J. Markos Juaristi, baxua
Iñaki Peña, akordeoia
Nelly Agirre, biolontxeloa
J.M. Txilibeia, klarinetea
ELTZEGOR musika taldea 1976. urtean sortu zen, ALEGERA taldean aritzen ziren hiru kantari(Juantxo Garcia, Jakes Etxeberria eta Marco Jossie) eta Joxemari Ostolaza “Xalbardin” jauna elkartu zirenean. Ondoren, Fernando Unsain eta Benito Zubeldia batu zitzaizkien. Eltzegor taldeak Euskal Herriko egoera politiko sozialari lotutako abesti ederrak sortu zituen, abertzale ikuspegitik. Baina, diskoak grabatzea ez zen taldearen lehentasun nagusia, adiskidetasunak batzen bait zituen taldekideak, elkarrekin kantatzeko plazerra. 1984. urtean, “Ebihotz”, berelehen diskoa grabatu zuten. Joseba Sarrionandia, Joxemi Zumalabe, Xabardin edota Balere Bakaikoa jaunaren hitzekin. Disko hura harrera ona izan zuen zaletuen artean, baina zentsura arazoak ere ekarri zizkion kantuen hitzak zirela ta.
Geroago, Jakes Etxeberriak eta Benito Zubeldiak taldea utzi zutenean, Pantxoa Albizur jauna sartu. 1987. urtean, Eltzegor “Sasitik sasira” diskoa ekoiztu zuen. Kantata moduko bat zen, Fernando Unsainek sorturiko musikaz eta Xalbardin hitzez. ?Errefuxiatu bat bere etxea utzita beste leku batera doa, Euskadi den baina, beretzako, hain Euskadi ez den leku batera. Han aurkitzen da sistema ezberdin batekin, historia eta balore ezberdinekin?. 1992. urtean, “Herrialde berdean” diskolana kaleratu zuten. Izenburua, “Iharra” eta “Xenki”, bi etakideek, 1970-71. urteetan idatzitako ipuin batetik hartuta dago. Ipuin horretan agertzen den Euskal Herriaren metafora bera erabili zuen Xalbardin jaunak kantuen hitzetan, euskal politika, presoen egoera, estradizioen auzia edota Euskaldunon Egunkaria hizpide, besteak beste. Lan honek aurrekoak ez bezalako planteamendua zuen.
http://www.badok.info/euskal-musika/eltzegor
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music