Hemendik at
Dantzarako musika elektronikoa, eurodance deritzana, euskaraz eta modu arrakastatsuan jorratzen lehena izan zen Hemendik At! taldea. 1995ean sortu zen, Iruñean, eta sintetizadorez egindako doinu dantzagarriz eta hitz aldarrikatzailez beteriko hiru disko grabatu zituen Gor diskoetxearentzat, harik eta 2002an desegin zen arte. Ordura arte euskaraz ez zeuden doinu batzuk eta estetika bat ekarri zituen taldeak. “Goazen“, “Orain” eta “Sex-sua” izan ziren gehien dantzatutako kantuetako batzuk. Taldekideetako batzuek Ados sortu zuten ondoren
1 | Artzeren esana | Hemendik at | |
2 | Bandera, untzi eta kalaberaz | Hemendik at | |
3 | Eskutitza | Hemendik at | |
4 | Orain | Hemendik at | |
5 | Txanogorritxo | Hemendik at |