Trikitia pop eta rock taldeen formatura egokitu zen 90eko hamarkadan, eta horrek izandako arrakastaren erantzuleetako bat izan zen Gozategi taldea. Asier eta Ainhoa Gozategi anai-arreba oriotarrek eta Iñigo Goikoetxea altsasuarrak osatu zuten taldea, 1991. urtean, eta “Nor-nori-nork” kantuarekin egin zen ezagun. Musika freskoa, bizia eta adin guztietako entzuleen gustukoa eskaini zuten. Arrakastarik handiena “Nirekin” kantuarekin lortu zuten. Hogei urteko ibilbidearen errepasoa egin zuen taldeak All Stars 1992-2012diskoan.
1 | Adio laguna | |
2 | Askatu | |
3 | Euskal Herria Korrika | |
4 | Nirekin | |
5 | Nor nori nork | |
6 | Porru patata |