Gorka Urbizu
1 | Iraila |
Gorka Urbizu Ruiz (Iruñea, Nafarroa, 1977ko maiatzaren 31a) Berri Txarrakmusika taldearen abeslaria eta gitarra-jotzailea da.
Gorkak txikitatik pianoa eta eskusoinua jotzen zuen Lekunberrin. 14 urte zituela Nahita Nahiez [1] taldearekin hasi zen musika munduan teklatu-jolebezala. Gorka Aitor Goikoetxearekin batera Berri Txarrak taldearen sortzaileetako bat izan zen 1994. urtean. Une hartatik Berri Txarrakekindihardu abeslari eta gitarra-jotzaile moduan.
Horrez gain, beste musika proiektu batzuetan parte hartu du. Esaterako 1999. urtean Idibihotz taldearen Arimaerratu diskoan hartu zuen parte, izena eman zion kantuan pianoa sartuaz. 2005ean Peiremans+ taldean jo zuen. Bi urte geroago, 2007 eta 2008 bitartean Bihotz Bakartien Kluba talde literarioak bultzatu zuen Katamalo musika taldeko kidea izan zen.
2009ko irailean, Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak, Gaztesareawebguneari babesa adierazteagatik, “erakunde armatuarekin” kolaboratzea egotzi zion beste sei lagunekin batera.[2]