Gari
1 | Amapola | |
2 | Amets | |
3 | Esperantza kondenatua | |
4 | Zure begietan | |
5 | Zaharra zara Bilbo |
Ziper taldean abiatu zuen musika ibilbidea, 1983. urtean, Hertzainak taldean sartu aurretik. Hertzainak taldeko ahots nagusia izan zen hamarkada oso batez, eta, taldearen agurrarekin batera, bakarkako bideari ekin zion. Gari izen artistikoaren azpian, estudioko sei disko eta zuzenean grabaturiko bat kaleratu ditu, zenbait bildumatan parte hartzeaz gain. Betaurreko ilunak, kapela beltza, ahots urratua eta, batez ere, agertoki gaineko karisma dira Gariren adierazlerik argienak.