1 | Oi eiztari! | |
2 | Txorinoak kaiolan |
80ko hamarkadan euskal folk-rockaren talderik garrantzitsuena izan zen Ganbara. Hainbat ezaugarrik folk berriaren lehen belaunaldiarekin (Haizea, Izukaitz…) lotzen dute: tradizioa eta jazz edo pop musikak nahastea, Maria Eugenia Etxebesteren ahots ederra gidari izatea eta herri tresnak zein elektrikoak uztartzea. Hainbat urtetako etenaldiaren ostean, taldea 2011n itzuli zen, disko berri batekin.