Amaia Riouspeyrous (Donapaleu, Nafarroa Beherea, 1984 -)Euskal Herriko kantaria da. Folk eta pop rock estiloetan aritzen da eta Anhauzen bizi da.
1 Bihotz
2 Bortian ahüzki
Bederatzi urterekin Euskal Herriko Haur Kantu Txapelketan parte hartu zuenetik, kantagintzan bidea egin du Amaia Riouspeyrousek. Hamasei urterekin ETBkoIzar gazte bila saioan esku hartu zuen. 2008an France Bleu irratiak, Agorila diskoetxeak eta Baionako Luna Negra kabaretak artista berrientzat antolatutakoTremplin lehiaketa irabazi zuen eta horrek grabaketak egiteko ateak zabaldu zizkion. Behenafarrak bi disko argitaratu ditu, Har ezazu (Agorila, 2009) eta Milaka(Agorila, 2013).
DISKOGRAFIA