Alex Sardui Agirre (Gernika, Bizkaia, 1966ko azaroaren 18a) Gatibu musika taldearen abeslaria da. Gaur egun telebistan ere badihardu aurkezle, Urko Aristirekin batera Bi errepidean saioan.
Txikitan abesbatzan kantatzen zuen. 1990eko hamarkadan, Exkixu euskal rock taldean egon zen. 2002a geroztik Gatibu taldean dabil.
Diskografia:
Alex Sardui
Exkixu
Gatibu
- Zoramena (2002)
- Disko infernu (2005)
- Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien Azpitik (Baga-Biga, 2008)
- Zuzenean bizitzeko gogoa (2010)
- Zazpi kantoietan (2012)
- Euritan dantzan (2014)