Aire Ahizpak 1992an Urepelen (Nafarroa Beherea) sortutako musika taldea da, Fernando Aire Xalbadorren bilobek osatua. Miren, Amaia eta Paxkalin Aire dira taldekideak.
Historia
1992an sortu zen taldea. Geroztik, zenbait plazatan ibili ziren kantari. Ondoren, EHZrako abestiak grabatu zituztenArrosako zolan. Txakun taldearekin eman Santxo Azkarra lo dago kantua ere egin zuen. Niko Etxartekin ere aritu ziren grabatzen, baita Mikel Markezekin. Indar bat dabil diskorako grabatu zuten Konplize ditut[1].
2014an Josu Zabalak motibatuta eta Zenbat Gara elkarteak babesturik Bidexka (Erroa) diskoa, lehena, argitaratu zuten[1].
Diskografia
PARTAIDEAK
- Miren Aire, ahotsa
- Amaia Aire, ahotsa
- Paxkalin Aire, ahotsa