Maravillas (11 kantu-Fermin Balentzia) Jokin de Pedrok euskaratua

Maravillas (11 kantu-Fermin Balentzia) Jokin de Pedrok euskaratua

 

Gauez sartu ziran

garrasi batean

oldar urdinean

herioa aidean

Aitarekin zinen

atera bidean

bertan hil zintuzten

gaztaro betean.

Maravillas, Maravillas

Oi Larragako enara

hegan jarraituko zaitut

zu nora eta ni hara.

Monreal, Otsoportillo,

Sartaguda, Santacara,

lore errepublikarrak

bide ertzean ereitera.

Kalez kale joango gara

garbileku plazetara

hego motzeko usoak

airez denak askatzera

Heriotzak ez baitzuen

zure argia itzali

ez eta ahazturarekin

zure arima estali ez

eta ahazturarekin

zure arima estali

Maravillas Maravillas

Oi Larragako enara

hegan jarraituko zaitut

zu nora eta ni hara

Lara lara la la…

Maravillas Maravillas

Oi Larragako enara

hegan jarraituko zaitut

zu nora eta ni hara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*