Denbora ez da pasatzen (Hezurbeltzak)

Loading

Denbora ez da pasatzen (Hezurbeltzak)

Denbora ez da pasatzen Musika: Jon Maia Hitzak: Jon Maia Azalak memoria du ta memoriak azala ez dut gogoratzen behingoz ahaztu behar zaitudala Momentutxo bat sartu naiz zure besoen artean eta betirako preso sentitu naiz bapatean Ez det inora joan nahi zurekin nagoenean baina ez dakit non egon doana zu zarenean Denbora ez da pasatzen nahiz ta egunak igaro zu gabe min ematen dit baina zurekin gehiago Ohe bat iruditzen zait zure eskuaren ahurra azpian ezkutatzen den monstruoai diot beldurra Erretzaile oiha berriz jausten da bat probatuta Neri hori gertatzen zait Zuri behin begiratuta Ez dakit egiten dezun nahi gabe edota nahita baina zure perfumea daukat atzetik jarraika Denbora ez da pasatzen nahiz ta egunak igaro zu gabe min ematen dit baina zurekin gehiago Taberna hortan oroitzen zaitut barrezka, dardotan ohartzerako malkoek diana jo dute ardotan Egon naiz argazki denak ezabatzeko zorian baina inprimatu dizkit nostalgiak memorian Ze min ematen didaten bagenduk eta bazinak mingainean iltzaturik daramatzadan piercinak Denbora ez da pasatzen nahiz ta egunak igaro zu gabe min ematen dit baina zurekin gehiago Beti izango da hobeto Badaezpada esatea: Ondo nago, ez kezkatu Ez zaitut maite, maitea Denbora ez da pasatzen Nahiz ta egunak igaro Zu gabe min ematen dit baina zurekin gehiago askatu ninduzunetik korapilatuta nago

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*