Udazkena (Imanol Larzabal)

Udazkena I (Imanol Larzabal)

Eder usoak airean,
mendi-gailurren parean;
ori guztien argi diztira
itzaliz gure aurrean

Adio ene basoak,
ihesi doaz usoak.
Negu-azkurak moteltzen ditu
eguzkiaren pausoak.

Kurriloak doaz hegan,
zeru altuan errenkan.
Mila desio kunpli ezinen
oihartzun hotza sorbaldan.

Usoak dira sarean
zorigaitzaren parean.
Pena basakak ezin zanpatuz
nabil neure tolarean.

Muinoko pago-tartakan,
uso-bandak arrastakan.
Urruti-minen itzal etzana
oroitzapenean atakan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*