Eztia (Gontzal Mendibil)

Loading

Nire ametsetan agertu zara,
hainbeste urteren ondoren /
baldosa arteko belarren antzera,
erne zara.

Ez nuen gogoratzen
neure burua zurekin
nire ahotsa beste bat zen
eta orain, gogoan gorde nahi zaitut
Ni zurekin, zu nirekin,
ta han, barruan dastatu, poliki
begiak ireki gabe
erdi lo oraindik

Nire ametsetan…

Baina esnatu naizenerako,
Berriz, berriz jon zara gosarian
Mahai gainean irrist egin duen
ezti tanta batean
berriz berriz joan zara
mahai gainean irrist egin duen
ezti tanta batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*