Jada ez zauden lekuan (Lurrin)

Isiltasunak harrapatzen nau taberna-gau haiek gogoratzen ditudanean.
Itxaropena besarkatuta. Gerorik ez balitz bezala.
Musika gure arima suspertzen.

Herrian, ilunpetan. Non guztia loratzen den.
Zapore gazi-gozoan. Lagun artean. Jada ez zauden lekuan.

Maitasun ezkutuen beroan. Non haurtzaroak besarkatutako
adiskidetasunak betikoak baitira.

Herrian, ilunpetan. Non guztia loratzen den.
Zapore gazi-gozoan. Lagun artean. Jada ez zauden lekuan.

Melodiaren erritmoan oinarrituz. Bizitakoen bideak dirau.
Belaunaldi berriek leku egiten.
Zu eta biok orain arrotzak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*