Iguzki bat (Pauline eta Juliette)
Oi ene maitia
Gaur loreak dantzan
Ihintzak sorta kantuz, belaien erdian
Oi ene maitia
Ene ametsen iturri
Maitasun uhainetan zurekin igeri
Iguzki bat, zara maitia
Iguzki bat, zara maitia
Oi ene maitia
Udaberri betean
Bihotzaren taupadak, kresalaren soinutan
Eta uda gorrian
Larruak berotzean
Arnasaren gezala, haize fresko idurian
Iguzki bat, zara maitia
Iguzki bat, zara maitia
Oi ene maitia
Udazken garaietan
Hego haizea lagun egal egin dezagun
Ta negu ondarrean
Itsas amari begira
Ametsez beztiturik, amodioz berotua
Iguzki bat, zara maitia
Iguzki bat, zara maitia
Oi ene maitia
Nire zuhaitz Itzaltsua
Beti goxo zurekin, zu gabe daukat min
Oi ene maitia
Ezti gozo epela
Berriz xista nezazu, maitasunaren erlea
Iguzki bat, zara maitia
Iguzki bat, zara maitia