Logela honetan (En Tol Sarmiento)

Logela honetan (En Tol Sarmiento)

Zarata honen gainetik oihuka
arreta eskatzen duen ahotsa,
azkarregi doan bizimoduan
izateko leku lasaia.

Bakardadeari besarkatuta,
itzalaren lagun onena.
Ilunpean berreskuratuko dut
gero aterako dudan argia.

Logela honetan dago nire aterpea.
Logela honetan entzuten ditut taupadak.
Logela honetan malkotik irribarrera.
Logela honetan…

Etengabeko mezuen soinua.
Uneoro guztion eskuetan.
Arnasaren oroimena galduta,
sentitzen naiz batzuetan hauskorra.

Lasaitasunari besarkatuta,
hemen eta orain egoteko aukera.
Isilean berreskuratuko dut
gero aterako dudan ahotsa.

Dame conciencia y dame vida.
Dame una razón, dame paz que me ilumina.
Dame una batalla que yo limpio mis heridas,
desde la habitación del corazón de mis pupilas.

Cada mañana me pregunto hacia dónde estaremos yendo,
si hemos perdido el rumbo natural de nuestros cuerpos.
Con la necesidad de vivir de prisa y corriendo
vendemos nuestras almas a cambio de sufrimiento.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*