Nirekin topatu naiz (ZETAK)

Loading

Nirekin topatu naiz (ZETAK)

Neoiezko argia piztu da

Katu beltza kalexkan barna

Nire bila

Inguruan dena siluetak

Eta lurrean mila kristal

Zolak zulatuaz

Ta zu tabernetan etzaitut aurkitu

Mozkor, komuneko atean idatzi dut:

“Aizu, geroak aldatu egin gaitu”

Non zaude zu? Non dira denak?

Non garai bateko promesak:

On brûlera tous les deux

Bero dago dena edo ni naiz?

Berriro bakarrik ohean

Dena nigan, nigan

Ta zu tabernetan etzaitut aurkitu

Mozkor, komuneko atean idatzi dut:

“Aizu, geroak aldatu egin gaitu”

Betirako…

Eta ni nirekin topatu naiz orduan

Dena dardara zerutik infernura

Jakin nahiago dudala bestela

Busti-bustiak

Oroitzapenak hemen baizintudan

Busti-bustiak nigan

Busti-bustiak

Oroitzapenak hemen baizintudan

Busti-bustiak nigan

Ta zu tabernetan etzaitut aurkitu

Mozkor, komuneko atean idatzi dut:

“Aizu, geroak aldatu egin gaitu”

Betirako…

Eta ni nirekin topatu naiz orduan

Dena dardara zerutik infernura

Jakin nahiago dudala bestela

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*