Euri artean (Xabi Solano & Maren)

Loading

Euri artean (Xabi Solano & Maren)

EURI ARTEAN.
Musika: Xabi Solano
Hitzak: Jon Garmendia «Txuria»

Udazken ilun baten egun euritsua
Azaroan
gogoratzen dut
nola egon nintzen kalean
zure esperoan
lehen aldia izango balitz bezala…
eta hostoak
jausi ziren
euri artean.

Maitasun pixka bat baino ez nuen behar
besarkadak
Ez nengoela bakarrik jakin nahi nuen
zure ondoan
baina jendea aurrera eta atzera…
eta hostoak
jausi ziren
euri artean.
Askatasunaren
euritan busti nahi nuke
zurekin dantzatuz
kale erdian bada ere
muxukatuz
bizitza
zer den dastatu
eta euri artean zuri begiratu.

Ematen du mendeak pasatu direla
Milurtekoak
elurrak hoztu dituela gure hitzak
gure oheak.
Itxoiten iragan zaizkigu urtaroak…
eta hostoak
jausi ziren
euri artean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*