Lo egizu haurra (Patxi Saiz)

Lo egizu haurra (Patxi Saiz)

Bizitzeko zoriona
aurkitu nahirik munduan
urratsez urrats bidean
nigarra ta iluntasuna.

Baina bada esperantzaz
bizitza argitzeko ordua
zure ametsen edertasunez
aurkiturik babes lekua.

Lo egizu haurra
bake gozoan lo egizu
bihar esnatuko baita
zuregan bakearen hazia.
Justiziaren hazia
elkartasun hazia
bihar esnatuko baita
itxaropen egun berria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*