Keinu bat (Bihozkada)

Loading

Keinu bat (Bihozkada)

Nola ohartarazi, keinu batez
Hitz askorekin lortu ez dudana
Begirada batekin barruko
Korapiloa askatuko didana

Irrifarrez batu naiz zuregana
Xuxurlaz belarrira
Laztanduz ilea, muxu bat emanaz
Izotzak urtu dira

Esan nahi eta ezin, kanporatu
Barnean gorderik dudan guztia
Ez da errez esaten
Zuregatik emango nukela nere bizia

Sua pizten zait nigan zarenean
Dizdiraz berehala
Sinestuidazu doinu hau entzutean
Zinez maite zaitudala

Maite zaitudala…
Oooooh….
Maite zaitudala…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*