Baina berdin dio (Mikel Markez)

Loading

Baina berdin dio (Mikel Markez)

Esti Markez eta Mikel Markez “Baina berdio dio” kantatzen “Biribilean” zuzeneko diskoan
Irudiak: Gaizka Peñafiel

BAINA BERDIN DIO

Harrizko galtzaretatik
asfaltozko autobidera
gizakiaren bidexka
izan da beti bera.

Maitasun ta gorrotoz
munduak mila bira
odolustuen gorpuak
zagi hutsak baitira.

Baina berdin dio maite
zu eta ni bagoaz
denaren gainetik
gure bakardadearen
zoriontasunean.

Jendea presa handiz doa
ba al dugu helbururik
bizitza agudo egin behar da
ez dago denbora galtzerik.

Ei. lagun, hago ixilik
arazotan izango haiz bestela
ibil denen modura
izan denak bezala.

Baina berdin dio maite
zu eta ni bagoaz
denaren gainetik
gure bakardadearen
zoriontasunean
zoriontasunean.

Goizero esnatzean
nire aita joaten zen lanera
hala egin zuen beti
txingurrien modura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*