Gutxiago gehiago da (Isildu zaitez)

Loading

Gutxiago gehiago da (Isildu zaitez)

Extasis-az hil da
kantu hau entzutean
klimaxa izango da
pasioaren ezinbestea
burutzea.

Bere munduan bizi dela
jakin badaki etsipenean
Plazerraren zoro tokian
maitasunaren orbainetan.

Gutxiago gehiago da,
gutxiago gehiago da.

Extasis-az hil da
kantu hau entzutean
klimaxa izango da
pasioaren ezinbestea
burutzea.

Hutsuneak estali nahian,
edukitzetik askatuta
lasaiagoa bilakatu da.
Amesteko garaia heldu da.

Gutxiago gehiago da,
gutxiago gehiago da.
Gehiago da, gehiago da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*