Preverten kanta (Patxuko Nice)

Loading

Preverten kanta (Patxuko Nice)

Musika: Serge Gainsbourg / Patxuko Nice
Hitzak (itzulpena): Ibon Irastorza

Nahiko nuke zu oroitzea
Kanta hau zurea zen
kuttunena, uste dut
Prevert eta Kosmarena.

Beste batzuekin uzten naiz,
Baina aspertzen naute
pixkanaka, ajolik ez
Honen aurka, alperrikan.

Hosto hilak entzutean,
zu zatozkit gogora
egunak joan eta amodio hilak
ez dira guztiz hiltzen.

Nahiko nuke zu oroitzea
Kanta hau zurea zen
kuttunena, uste dut
Prevert eta Kosmarena.

Utzikeria jakingo al dugu
non hasi ta bukatzen den,
udazkena badoa,
negua badator

Hosto hilak entzutean,
zu zatozkit gogora
egunak joan, amodio hilak
ez dira guztiz hiltzen.

Hosto hilak oroimenaz
desagertuz badoa
ta orduan hilko dira
nire amodio hilak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*