Errepidean (Zetak)
Bederatziak ta hamar
uda hastera doan goiz batean
ametsekin borrokan
oheraino eguzkia
ta alboan norbait daukat urrumaka
banoa gaurkoa egun handia da.
Ta lagunak tabernan direla dio Maizak
agian berandu noa.
Hi Pello ze ostiya! Aldiro aldiro azkena
Benga ba, bagoaz
Errepidean geldikaitzak gara
leiho bat behera ta oihu bat kanpora.
Errepidean gaur berriz
abesti berri bat idaztekotan
ahaztuko ez dugun hura. (Bis)
Estaneren txiste bat
ta ohartzerako Altsasu parean
zenbat putre zeruan.
"Txarrenari onena"
esan du batek, igo bolumena
oraindik eztugu esan azken hitza
eta atzean utzi dugu jainko paganoa
Beriain, zaindu Sakana.
Bazile bat, barre bat eta kolpe bat bueltan
Bagoaz, bagoaz
Errepidean geldikaitzak gara
leiho bat behera ta oihu bat kanpora.
Errepidean gaur berriz
abesti berri bat idaztekotan
ahaztuko ez dugun hura. (Bis)
Su berrituta, indartuta
bat egin dugu hemen
bidelagunak infernuan
zeruan baino lehen.
Errepidean geldikaitzak gara
leiho bat behera ta oihu bat kanpora.
Errepidean gaur berriz
abesti berri bat idaztekotan
ahaztuko ez dugun hura. (Bis)
Errepidean geldikaitzak gara
leiho bat behera ta oihu bat kanpora.
Errepidean gaur berriz
abesti berri bat idaztekotan
piztuko ez dugun hura
piztuko ez dugun hura.