Haratzago! (ibilaldia 2019) Lekeitio

Loading

Haratzago! (ibilaldia 2019) Lekeitio

HARATZAGO

Brankaz hasi ginen Azkuen, geurera dzanga eginez,
buruaz eta eskuez, olatuak eraginez.

Ibilbide ibilaldi, ikastolaren ibilgu,
bidelagunen ugera, adibide darabilgu.

Muga zaharrak bota dira, berririk ez da eraiki,
mundura eta herrira, nahi garelako ireki.

Ginen gara, ziren gagoz, haratzago doaz datoz
Bazen bada, dira dagoz, haratzago goaz gatoz

Zabal gaitezen urruti, helmuga ez da ikusten
ta saiatu gertukoa, haratzago erakusten.

Hara, begira ze altxor, dugun bertatik bertara
eskutik eskura dator, uretatik lurretara.

Ekinez iritsi gara, orain eta hemen gaude
garena garatu, geure gero baten jabe.

Ezberdinak izaeraz, jatorriz izenez hitzez
harro bizi gura dugu, gure altxor anitzez.

Libre sortzea gurari, sentitu, zaindu ta ekin
besteena ezagutu, norberarena hitz egin.

Jausi barik egin jauzi, hazitik hasten da hezten
hasi ezik esan ezin, ikasiz ez denik hazten

Didar ozenean zehar
irribarra dugu ipar
etor zaitez elkar hartuz
gaurtik indar egin bihar

AZKUE IKASTOLA HARATZAGOOOO!!!

FITXA TEKNIKOA
Musika: ARITZ ELORDIETA (TOKI) eta YON FIGUEROA
Letra: XABAT GALLETEBEITIA

Kolaborazioak:
1-Iker Lauroba(Lauroba)
2-Jorge Sanchez (Etsaiak, Desira)
3- Yon Figueroa (Drakken)
4- Axular Arizmendi (Nahixan)
5- Joseba Iturraspe (Mconac)
6- Joseba Gereduz (Sustrajah band)
7- Maria Laka (Drunk Smile)
8- Auo (Etsaiak)
9- Babou Tiord (Gunflow)
10- Aritz Toki (Etsaiak, Parasma)
11- Eñaut Elorrieta (Ken 7)
12- Alex Sardui ( Gatibu, Exkixu)
13- Zuriñe Hidalgo (Hesian)
14- Iker Figeroa (Sustrajah band)
15- Aimar Beato (Lekitxoko banda)
16- Unax Mendiguren (Ikaslea)
17- Alina Izagirre (Ikaslea)
18- Malen Ugarteburu (Ikaslea)
19- Irati Zendoia (Ikaslea)
20- Urko Madarieta (Ikaslea)
Grabazioko teknikaria Axular Arizmendi izan da, Mutrikuko AME estudioan.

AZ Visual Mediak ekoiztua
Zuzendaritza: Mikel Alberdi Edizioa: Mikel Alberdi eta Mikel Serrato
Kameralariak: Ibai Zangitu, Jon Ander Alberdi, Mikel Serrato eta Mikel Alberdi
Zuzendari fotografikoa: Ekaitz Zilarmendi eta Mikel Alberdi
Produkzioa: Lara Diez

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*