Zein ederra (ETXE)

Loading

Zein ederra (ETXE)

Zein ederra zu hor ikustean
Zein ederra zu sentitzean
Zein ederra hemen zaudela pentsatzea
Zein ederra hitz egiten duzunean
Zein ederra mutu gelditzean
Zein ederra hemen zaudela sentitzean

Ederra litzateke hegan egin
Eta zure ondoan abesten ni jartzea
Elkarrekin iraganean bezala
Nire barnean sentitzen dudala
Zure ariman nigan dagoela
Eta inoiz aldenduko ez dela

Zein ederra zure ile beltza
Zein ederra gorputz osoa
Zein ederra zure izana

Izana

Ederra litzateke hegan egin
Eta zure ondoan abesten ni jartzea
Elkarrekin iraganean bezala
Nire barnean sentitzen dudala
Zure ariman nigan dagoela
Eta inoiz aldenduko ez dela

Zein ederra esku artean
Zure kitarra laztantzen dudanean
zein ederra horrela zu sentitzea
Zein ederra
Zein ederra
Zein ederra
Zein ederra
Zein ederra
Zein ederra
Zein ederra
Zein ederra
Zein ederra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*