Biziraun (Skabidean) Maravillas Sozial Klub

Loading

Biziraun (Skabidean) Maravillas Sozial Klub

Biziraun, ez ahaztu atzo
Biziraun, asko dira gure arbaso
Biziraun, haieik esker ere
Biziraun, bagoaz bagoaz bizirauten

Hor konpon entzun Marianton
Maravillasen grina doa irakiten doi-doi

Biziraun, ez da lurperatzen
Biziraun, emakumeon borroka latza
Biziraun, memoria berreskuratzen
Biziraun, bizirik bizirik bizirauten!

Asko zeuden haien etxeak babesten
Etsaien erasoei aurre egiten
Gudu zelaiak etxeak baziren ere
Armarik gabe borrokatzerik dagoela erakusten

Haien ametsak gureak egin ditugu
Haien izerdiak lurra ureztatu du
Haien sareak zabaltzen oraindik gaur egun
Erre zenituzten sorginen alabak gara gu!

Hor konpon entzun Marianton
Maravillasen grina doa irakiten doi-doi

Biziraun, ez da lurperatzen
Biziraun, emakumeon borroka latza
Biziraun, memoria berreskuratzen
Biziraun, bizirik bizirik bizirauten

Hey people! Goaz bizi bizi bizirauten
Hemengo su epela ez da erraz itzaltzen
Naiz mundua egon ero hemen dantzan bero
Gure ariman hizkuntzarekin honez gero

Eztanda egin dadila iraultza gaztetxean
Sorginek egin zuten bezala akelarreab
Gorputz polit horiek askatu ibaiertzean
Sintonizatu zaitez skabiderantz!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*