Agur (Garilak 26)

Loading

Agur (Garilak 26)

Heldu da
Agortu zaizu denbora
Agurrak gazi-gozoak oi dira

ADVERTISING

Zalantzak beti zure buruan bueltaka
Nik baina hartu dut erabakia

Laboaren txoriaren hegoak astinduz
maletak eskuan
nireak izan ez diren problemak uxatuz
betiko banoa

aguuur, bueltarik ez dauka
aguuur, betiko banoa

Maletan daramat kendu didazuna
deserrian zeudenak ta bahitutakoak
atzean utzi dut oinaze aztarna
azalean jositako arrakas sakona
ozen esango dut
bihotza eskuan
lau haizeetara oihukatuz
askatu naizela

hauxe da
bide berri baten melodia
kanta dezagun
ahots bakarrean
aberria, nazioa, justizia, demokrazia
harria herria
martxa baten lehen notarekin hasiko da
aro berria

aguuur bueltarik ez dauka
aguuur betiko banoa

Maletan daramat kendu didazuna
deserrian zeudenak ta bahitutakoak
atzean utzi dut oinaze aztarna
azalean jositako arrakas sakona
ozen esango dut
bihotza eskuan
lau haizeetara oihukatuz
askatu naizela

Maletan daramat kendu didazuna
deserrian zeudenak ta bahitutakoak
atzean utzi dut oinaze aztarna
azalean jositako arrakas sakona
ozen esango dut
bihotza eskuan
lau haizeetara oihukatuz
askatu naizela

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*