Eutsi lagun (Alerta Gorria)

Loading

Eutsi lagun (Alerta Gorria)

#AltsasukoakASKE
@alerta_gorria
EUTSI LAGUN
Gelako leihotik begiratuz kalera
Norbaiten falta dudala
Gogora ekarri ditut nire ondora
Barruan dauden lagunak
Bakardadea, iluntasuna
Ziega zuloan giltzapetua

HEMEN GAITUZUE,
ELKARTASUNA EMATEN ALTSASUKOEI
EUTSI LAGUN,
ZUEKIN GAUDE

Bizitza baten oroitzapenei helduta
urruntasuna laburtuz
Indarrez beteriko uneak dira
Kristalaren bi aldetan
Kilometroak, sentimenduak
Etxe bakoitzean dagoen hutsunea

HEMEN GAITUZUE,
ELKARTASUNA EMATEN ALTSASUKOEI
EUTSI LAGUN,
ZUEKIN GAUDE
Komunikabide, epaile ta txakurrek
Eraikitako muntaia
Zuen azaletan jasan behar duzue
Herriaren amorrua
Audientzia, nazkagarria
Justiziaren minbizia
Euskal Herritik, Sakanatik
Garraxika alde hemendik
HEMEN GAITUZUE,
ELKARTASUNA EMATEN ALTSASUKOEI
EUTSI LAGUN,
ZUEKIN GAUDE
@alerta_gorria
Kontaktua : alerta.redsound@gmail.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*