Sara (Skabidean)
SARA
Onberatasunaren lagun
auzoan ezagun
amaigabeko bidaietan
gidari gau ta egun.
Hamabost urtetan zehar
beti Aldapa kalean
zara zu
urtero
berpiztu.
Zirt edo zarteko emakume
herriaren maitale
bidegabe den zigorraren
nahigabe ordaintzaile.
Zergatik eman beharra,
maitasuna dela-eta,
trukean
samina
bizitza?
Argi eduki ezazu
eman duzun guztia
ez dela
alferrik
suertatu.
Sara, ooo,
auzoak maite zaitu,
dena merezi duzu!