Esnatu (Nomadak)
Nomadak taldearen “Hasieratik +” diskoaren aurrerapen abestia.
Bideoklipa: Gaizka Peñafiel
LETRA:
Goizeko argi izpiek esnatuta
aukera berri batek pausatuta
zertan ari gara? Zertarako?
Egunero altxatzen, norentzako?
Ta erortzen bagara goizero
esnatu behar gara gauero
Kontzientzi galduak uneoro
spam mezu berriak egunero
mugaren bi ertzetan saltoka
norabide galduan murgilduta
Ta erortzen bagara goizero
esnatu behar gara gauero!
Pausuz pausu bidea egin uooo
biharko ametsen lurraldetan
eroriz hazi ta ikasi uooo
norberaren abenturetan
Gure mugak zeharkatu
irtenbide bat aurkitu
gelditzen zaituen horri
urrunetik begiratu
kontraesanak gogoratu
barnean daramatzagu
errepide galdu honetan
norabide bat badugu!
Pausuz pausu bidea egin uooo
biharko ametsen lurraldetan
eroriz hazi ta ikasi uooo
norberaren abenturetan
Pausuz pausu aurrera
biharko ametsak
erori ta altxatzean