Karan (Intza)

Karan (Intza)
Instagram – intzaunanue

– K A R A N –
Zenbat malko itzalen atzetik
Zenbat isilune eta hutsune
Zu gabeko egunek zulora naramate
Zu gabe, zu gabe, zentzugabe.
Beltzune bakarti batetik
Argitasun totilera
Egunsentiaren epeltasunean
Nire ahots kordak, leuntzen.
Baina nigana zatoz
Iluntasuna zapaltzen
Beso karan horiekin
Ni besarkatzen.
Beltzune bakarti batetik
Argitasun totilera
Egunsentiaren epeltasunean
Nire ahots kordak, leuntzen.

Produkzioa: JULEN ALONSO ESTUDIOA Irudiak: IKER GOZATEGI

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*