Aitonari (Maider) Gorlizen, 2017-06-17

Loading

Aitonari (Maider) Gorlizen

Zuhaitz, ari zara emeki ihartzen
zuritzen, biluzten,
nekatzen, lokartzen.

Etxea duzu oraindik berotzen,
argitzen, babesten,
elkartzen, bizitzen.

Amesten duzu zure hazi beretik,
egiaren bidetik,
orbel gorri artetik.

Euri tanta bat sustrai gogorretatik,
bizitzaren errotik,
amaiera atzetik.

Amaier atzetik
orbel gorri artetik.

Eta gu,
euri tanten artean,
itsaso zabalean,
bihotzak estutuz.

Zu,
itxaropen betean,
bizitzaren aurrean,
arnasari helduz.

1 thought on “Aitonari (Maider) Gorlizen, 2017-06-17

  1. PEDRO(e)k dio:

    Eskerrik asko, Gabi..
    Betirako buruan eukiko dut Gorlizen emandako kontzertua, abesti hau eta batez be agertzen ez duen eskeinitakoa….

    Agur bero bat eta laister arte…

    PEDRO..

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*