Zu eta ni (Maider) Gorlizen 2017-06-17an

Loading

Zu eta ni (Maider)

Ekialdetik haizea
zerua argituko duen
itxaropen betea.
Itsas-txoriak airean kantari.
Eta gu,
amildegi ertzean begira, kezkati.

Herri libre batean amestu genuen.
Ez hesirik;ez eta mugarririk;
ez debekurik.
Egunak aste, eta asteak urte,
bata bestearen babesean,
itsaso, olatu artean.

Euri hodeiak datoz mendebaldetik,
eta gu, ekaitzaren aldean,
nora ezean.
Mugaren hesi arantzadunen azpitik,
gerra eta goseetatik
ihesean.

Zu eta ni,
bizirauteko bidean bakarrik
Zu eta ni,
esperantzaren harian zintzilik.
Eta zuek gu,
amildegiko ertzera itzuliz.

2 thoughts on “Zu eta ni (Maider) Gorlizen 2017-06-17an

  1. PEDRO(e)k dio:

    Kaixo Gabi!
    Gorlizeko kontzertua grabatua daukazu?
    Hala bada, posible da kopia bat eukitzea, batez ere “Aitonari” abestia eta Maiderren hitzak abestu baino lehen.

    Agur bero bat,

    PEDRO.

    1. txatxangorri(e)k dio:

      Aupa Pedro.
      Ia abesti gehienak grabatu nituen, baina abestiei egin zien sarrerarik ez. Honekin atxikituta doakizu “Aitonari” frameborder=”0″ allowfullscreen>” abestiaren egindakoa.

      Gabi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*