Bueltan nahi zaitut (Oporrak bakean 2017)

Loading

Bueltan nahi zaitut (Oporrak bakean 2017)

Gaur urrun zara,
ta aspaldi ez dut zure berri,
azken udako argazkiei begira,
ezin ukatu poza piztu zaidanik

Zubia:
Oroitzen zaitut, lanbroetan,
zuretzat hain arrotza zen itsasoari begira,
baina ba ote da itsasorikan, inoiz ezagutu ez duzun herriaren ortzimugan

Oroitzen zaitut, ilunabarretan,
dunek ez daukate inolaz zuen mendien itxura
baina han goitikan, irriz gainezka,
egiten genituen etorkizunerako planak

Bueltaaaan, nahi zaitut,
edonora bada ere izan zaitezela bueltan,
munduaren, muga ta ertzetan,
ez zaitzala inork gelditu,
edonorako itzuleran

Bueltaaaan, nahi zaitut,
edonora bada ere izan zaitezela bueltan,
munduaren, muga ta ertzetan,
ez zaitzala inork gelditu, edonorako itzuleran

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*