Ez egin ihes (biHOZKADA)

Ez egin ihes (biHOZKADA)

Oooooh…
Oooooh…

Udazkenaren hosto galtze antzera
Pauso grisez idatzirik ibilaldi berbera
Baina ezin da jarraitu begiratuz atzera
Udaberriko lorerik ederrena baitzera

Oooooh…
Oooooh…

Oztopo batek izkutatzen bazaitu
Arnas sakona hartuta aurrera begiratu
Lurrera eroriz gero altxatu ta jarraitu
Begirada bakar batek elkar batuko gaitu

Nahiz eta bizi momenturik zailenak
Beti argitzen du egunik ilunenak

Ez egin ihes
Begiratu zure albora
Egin garrasi
Joango gara zure ondora
Begiak itxi
Mamua desagertuko da
Egun politenak
Gaur hastera doaz

Oooooh…
Oooooh…

Scroll to Top