Hiltzen banaiz edo hiltzen banaute
Gutun bat utziko dut zuretzako
Maitia nahiz berandu iritsi
Egunero zu nitaz oroitzeko
Inoiz preso eramaten banaute
Espetxean ere maiteko zaitut
Barrengo nere bihotza odolduz
Paretan zure izena idatziko dut
Heriotza emanez gero
Zure bihotza baztartzean
Ni baino zoriontsurik ez da
Izango hilez gero zure besoetan
Itsasoratzen banaiz laztana
Ta denbora luzez ikusi ezinda (ezin eta)
Ni non nahi aurkitzen naizela
Nere maitasuna zuretzako da
Nahiz urruti nahiz urteak joan
Zure begi ederrak ikusi gabe
Neure barrengo sentimenduak
Bizirik betiko daukat hala ere.