Itziarren semea (Pantxoa eta Peio)
Itziarren semeak
ez du laguna salatzen…
eta zakurren aurrean
tinko ta isilik egoiten.
Itziarren semea: hori duk mutila
inor salatu baino nahiago du hila.
Harro egon litake Maji neskatila,
Espetxetik jali ta joanen zaio bila,
Maji neskatila, hori dun mutila!
Inor salatu baino nahiago du hila.
Haurra, zer egin haute holan agertzeko?
-Ama jo egin naute mintza arazteko!
-Izenik eman al duk? Esantzak egia!
-Ez ama, ez dut eman! Jali naiz garbia!
-Jali haiz garbia?
-Bai ama, egia!
Ta amak eskaini zion krabelin gorria…
Zazpi gizon nituen joka inguruan,
makilaz hartu naute ostikoz lurrean,
baina nik ez dut eman lagunen izenik,
ta hantxe gelditu dira fitsik jakin barik.
Lagunen izenik ez baitut eman nik…
ta hantxe gelditu dira fitsik jakin barik!
Lau aldiz sartu naute uretan burua
zangotik eduki naute zintzilikatua,
baina nik ez dut eman lagunen izenik,
ta hantxe gelditu dira fitsik jakin barik.
Lagunen izenik ez baitut eman nik…
ta hantxe gelditu dira fitsik jakin barik!
Izerdia ta odola burutik behera…
ezpainak urratu ta azazkalak atera,
baina nik ez dut eman lagunen izenik,
ta hantxe gelditu dira fitsik jakin barik!
Odolez beterik, ni beti isilik!
ta hantxe gelditu dira fitsik jakin barik!
Itziarren semeak
ez du laguna salatzen
eta zakurren aurrean
tinko ta isilik egoiten…
Espetxerat igorri dute
amak ez du ezagutu
ta Majik, pulliki pulliki
eman diozka bi musu.