Txanton Piperri (Txirri, Mirri eta Txiribiton)

Txanton Piperri (Txirri, Mirri eta Txiribiton)

Txanton Piperri hemen dago
limosna on bat balego
kanta behar dut
baldin ahal badut
neure sabelen gosea
erruki dadin jendea.
Hiru lagunek Ispasterren
apostua egin eben
jango ebela
goizetik gauera
hamar erraldeko txahala
nerau laugarren nintzela.

Pozeznengoen zoraturik
jatekolaurden bat osorik,
nere kontuak
betahalangoak
joan zen poza putzura
ametsak ohi diren modura.
Lekeitioko kalean
bixigu denbora denean
hogei txitxarro
eta gehiago
eta guztiak gauean
sartzen dodaz
sabelean.

Orduan kontentu nago
gauerdi osteraino
handik goizera
neure sabela
beti dago,gur, gur, gur, gur.
Bartko afaria gaur.
Guztiz zabala dut gibela.
Este bakoitzak kabiduko luke
ganbela bete okela
Baina noiz izango ote da?

Ez da errotan harririk
neure haginak langorik,
neure haginak
zatituko luke
ogi handi bat osorik
balego bigun bigunik
Txanton Piperri hemen dago
limosna on bat balego,
kanta behar dut
baldin ahal badut
neure sabelen gosea
erruki dadin jendea.

Scroll to Top