Nafarroak ditu kateak (Plentzia kantagune)
NAFARROAK DITU
KATEAK
Hitzak eta musika: Fermin Balentzia/Euskaratua:Jokin de Pedro
Santxo Azkarrak,
Santxo Azkarrak
biziko balitz gurean
kate horiek hautsita
batuko gintuzke denak.
Jada ez dira mairuak
mugen aurka datozenak;
orain kristau txisteradun
dira hortan dihardutenak.
Nafarroak ditu kateak
kanpoan eta barnean;
armarrikoak geureak,
bortxaz jarriak besteak,
bortxaz jarriak besteak
armarrikoak geureak;
kanpoan eta barnean
Nafarroak ditu kateak.
Mila bostehun (e)ta hamabian
Albako Duke arrotzak
sartu armada Iruñean,
Nafarroan gerra-hotsak.
Harrezkero gaztelarra
Nafarroan erregetzat,
barre egin zuten monarkek
ta negar nafar bihotzak.
Nafarroak ditu kateak…
Historia Herriak egin,
kontrabandistek idatzi;
nahieran kontatzen dute,
gezur biribilez jantzi.
Obanosko infantzoiek
lelo hau ziguten utzi:
“Izan libre aberri askean,
Nafarroak ez du ahantzi”.
Nafarroak ditu kateak.