Oihal laranjak (Mc Onak)
Udazkeneko arratsalde hotz honetan
Orbel laranjaz estali da kalea
Zu ezagutzeko aukera ez izan arren
Barruak behartzen nau harria izatera
Arima, hezurra ta azala horma hontan
Begirada bat guzti hau ulertzeko ulertzeko
Harresi hau eraikia izan dela
Beste harresi guztiak betiko botatzeko
BADOA ONTZIA OIHAL LARANJAK HAIZEZ BETETA
BIRIKA GUZTI HAUEK HAUSPO DIRELA
ETORKIZUN OPARO BATEN ADE GAUR BORROKATZEN EZ DUENAK
BIHAR MALKORIK ISURI EZ DEZALA
Desobedientzia du izena ontziak
Erosotasunaren kaitik da irtengo
Itsaso zabala gure aurrean izanda
Ez gara putzu txiki honekin konformatuko
Soldatapeko marrazoak sartzen dira
Aurpegia estalita indarrean
Izua ardatz duen sistema hondoratu
Antolatutako arrain txikiek handia jan