Azken txanpak (URKO)
Ez inoiz esan bidea amaitu da
ez inoiz pentsa azken burruka da
zeru gris honek ez du ilundu behar
goizeko eguzki berria bihar.
Etorriko da eguna ta ordua,
gauez entzungo da gure pausoa,
etsaia garaituarekin batean
atzoko morrontzak dira iragan.
Abesti hau sua bezala piztu
abesti hau herri denei abestu
euri ixillak bezala pixkanaka
gizonon zauriak gozatu ditzala.
Ez inoiz esan bidea amaitu da
ez inoiz pentsa azken burruka da
hemen gaude ta daramagu gurekin
eguzki berriaren argi berria.
Ez inoiz esan azken burruka da
milaka gara ta eguzkia gurea da.