Iluna denerako (Benito Lertxundi)

Iluna denerako (Benito Lertxundi)

Kantaita bat
ene ezpainetan,
Artizarra
keinuka zeruan,
zure lehen loak hartu
zaituenean
zer ote da
zure gogoan?…

Ixuria
izan zara
bizitzaren ibar
honetara;
zu zara gure
azala eta
asmo berrien haragia.

Nigan bada
zuretzat egina
iluna denerako aterbea;
zu izango zara
bihotzean den
suarentzako erretxina.

Scroll to Top