Xixili

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
@GabidelaMaza: https://www.youtube.com/channel/UCgRGaFWbfqsDhG1zsJ0NzlQ
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Zenbat marinel hondatu ditu
zure hots laidogarriak?
Zure adats-izpietan jitoan zeudenean.

Harpa bailitzan jotzen zenituen
Zure orraziaren hortzak
eta Perbertsioen zuloan horditzen ziren denak.

Oi Xixili!

Noraezean zaude, Izaroko harkaitzetan
aurkitu dut zure gorpua
Eta kutxa beltz batean
sartu nahi ditut zure laztan eta musuak
Eta zure lurrin goxoa.

Atsoen ipuinak omen ziren Bermioko balkoietan,
poetaren sareetan dekadentziarik aratzena.

Jada ez ditu inork argitzen zure oroitarria
bakarturik zaude, Poseidonen zain eta zain.

Oi Xixili!

Noraezean zaude, Izaroko harkaitzetan
aurkitu dut zure gorpua
Eta kutxa beltz batean
sartu nahi ditut zure laztan eta musuak
Eta zure lurrin goxoa.

Scroll to Top